Itxi

telebista

22:25ean

'8 apellidos vascos' filmaren arraskasta, gaur, '60 minutos' saioan

8 apellidos vascos filma izaten ari den arrakastan murgilduko da saioa, astelehenean. Horretarako, pelikula filmatu zuten tokietan izango da eta aktoreekin hitz egingo du.

ETB2ko '60 minutos' saioa arrakasta izugarria izaten ari den 8 apellidos vascos filmarekin gertatu den fenomenoa aztertzen saiatuko da gaur gauean. Espainiako Estatuan ikusle gehien izan dituzten pelikulen zerrendan bigarrena da, Avatar lanaren atzetik. Lo imposible filmari ere aurrea hartu dio, eta diru gehien bildu duena da orain.

Dani Rovira eta Karra Elejalde protagonistekin hitz egiteko aukera izan dute, eta arrakastaren sekretuaz eta filmaketan izan ziren une bereziez hitz egin dute. Filmean Dani Roviraren lagunen papera egiten duten Andaluziako bi aktoreekin (Alberto Lopez eta Alfonso Sanchez) egoteko aukera ere izan dute saioko kideek. Euskaldunen eta andaluziarren inguruko topikoak betetzen ote diren aztertu dute horiekin.

Filma Euskal Herriko txoko batzuetan ere grabatu zuten, eta toki horietatik osteratxoa egingo du '60 minutos' saioak. Toki horietan, aktoreekin harremana izan duten pertsonekin ere izango da, eta pelikularen arrakastaren zergatia deskubritzen saiatuko da.

Zumaian, pelikulako bi protagonisten ezkontza hartu behar zuen ermita, aitarekin afaltzeko hautatu zuten jatetxea eta manifestazio amaieran agertu zen plaza erakutsiko dizkigute.

Getarian, filmean azaltzen den Sabino Hiru itsasontzia, portua eta itsasoko irudiak non grabatu ziren ezagutzeko aukera emango digu.

Leitzan, Amaiaren baserrian izango da '60 minutos' saioa. Benetako jabeak baserria barrutik nolakoa den erakutsiko digu, eta pelikulako lantaldearekin izan zuen harremanaz hitz egingo digu.

Azkenik, Arrasateko Al Alndalus elkartearekin izango dira programan. Pelikulan azaldu zen oholtza flamenkoa eurena zen, eta baita filmean dantzan azaltzen diren figuranteak.

Gaur gauean, ez ezazu galdu 'El fenómeno 8 apellidos vascos' izeneko erreportajea '60 minutos' saioan, 22:25ean, ETB2n.