Itxi

telebista

Gaur

Superwelter pisuko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Vanes Martirosuan eta Demetrius Andrade boxeolariak izango dira aurrez aurre.

Bi borrokaldik osatuko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Lehenengo eta behin, Vanes Martirosyanek eta Demetrius Andradek neurtuko dituzte indarrak, superwelter pisuko munduko titulua jokoan dagoela. Bi boxeolariak borrokaldirik galdu gabe daude. Armeniarrak 33 irabazi ditu eta bat berdindu. Andrade amerikarra egindako 19 neurketetan nagusitu da.

Saioak eskainiko duen bigarren norgehiagoka britainiarren artekoa izango da: Anthony Crolla eta Steve Foster izango dira aurrez-aurre. Pisu arineko Kontinente-arteko gerrikoa erabakitzeko balioko du borrokaldiak.

'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:10etik aurrera ETB1en.