telebista
Larunbatean, zuzenean
Giroko 2. etapa eta Eibar-Ponferradina, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Endesa Ligako Bartzelona-Real Madril, emakumezko Euskal Selekzioa-Irlanda eta Real Madril-Real Sociedad gazte mailako futbol ligaren finala ere emango dira.
Zuzeneko lau emanaldi eskainiko ditu Euskal Telebistak larunbat honetan, eta laurak eitb.com bidez ere zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Kirol eskaintzak txirrindularitza izango du abiapuntu. 15:00etatik aurrera, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak Italiako Giroko 2. etaparen berri emango dute zuzenean. Belfasten hasi eta amaituko den 218 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.
18:00etan, ETBKn, Endesa Ligako 32. jardunaldiko Bartzelona-Real Madril neurketa izango da ikusgai, Xabier de la Fuenteren eta Josean Aldalurren kontakizunarekin.
18:00etan hasiko da baita ere Euskal Selekzioa-Irlanda futbol partida. Azpeitiatik zuzenean, Xabier Anduezak, Larraitz Lucasek eta Mikel Ibargoienek emango dute emakumezko bi selekzioen arteko neurketa ETB1en.
19:00etan, eitb.com-en, Real Madrilek eta Realak jokatuko duten gazte mailako futbol ligaren finalaren zuzeneko kontakizuna egingo du Igor Sarriegik.
Azkenik, Eibarko Ipurua futbol zelairekin bat egingo du ETB1ek 20:15ean, Eibar eta Ponferradina taldeen arteko norgehiagoka eskaintzeko. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiola bertan izango dira.Lehen Mailara igotzeko ametsa betetzeko erronka berria duten eskuartean armaginek.