Itxi

telebista

Gaur

Giroko 3. etapa eta Zabaleta-Untoria, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Bilbao Basket-La Bruixa D'Or Endesa Ligako partida eta Sestao River-Real Madril C Bigarren B Mailakoa ere zuzenean.

  • Txirrindularitza

    Txirrindularitza

Igande honetako Euskal Telebistaren kirol eskaintzak zuzeneko hainbat emanaldi dakarzkigu, guztiak ere eitb.com-en ikusgai izango direnak.

Lehen hitzordua 12:15ean dugu, Endesa Ligako Bilbao Basket-La Bruixa D'Or partida, Asier Arangurenen, Josean Aldalurren eta Juan de la Vegaren kontakizunarekin.

15:00etan hasiko da Italiako Giroko emankizuna. 3. etapa Armaghen hasi eta Dublinen amaituko da. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira esatariak.

Txirrindularitza amaitutakoan, Eibarko Astelena pilotalekura joko dute, 'ETB Kantxa' saioa eskaintzeko. Apezetxea-Rezusta / Mendizabal III-Tolosa neurketak zabalduko du jaialdia. Ondoren, partida nagusian, buruz buruko txapelketakoan, Zabaleta eta Untoria izango dira aurrez aurre. Hirugarrena, Olaetxea-Larrinaga eta Rico IV-Peñagarikano bikoteen artekoa, eitb.com-en emango da soilik. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Bestalde, 18:00etan, ETBKn, Bigarren Mailako Sestao River-Real Madril C norgehiagokaren ingurukoak ekarriko dizkigute Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak.

Kirol eskaintza osatzeko, ETBKn, Baque taldeak Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan izandako parte hartzeaz erreportajea osatuko du Pedro Mari Goikoetxeak 11:45ean. Ondoren, 12:15ean, bezperan jokatutako Real Madril-Real Sociedad gazte mailako futbol ligaren finala izango da ikusgai, Igor Sarriegiren kontakizunarekin.

Gauean, 20:00etan hasita, ohi denez, pala eta zesta emanaldiak osatuko ditu Iñigo Aiestaranek: Bizkaia sariko Gaubeka-Aierbe / Altadill-Skufca eta Pro-Am txapelketako Hondarribiko kiniela.