telebista
Audientzia
'El Conquistador del Fin del Mundo' audientzia buru, ordutegi nagusian
A.E.
EiTB
'El Conquis' debatea, saiorik ikusiena izateaz gainera, %26,2ko audientzia lortu zuen, denboraldiko audientzia zatirik handiena hain zuzen ere.
-
Julian Iantzi. Argazkia: EiTB
'El Conquistador del Fin del Mundo' eta 'El Conquis' debate tartea audientzia buru izan ziren igandean Euskadin. Julian Iantzik aurkeztutako lehiaketaren atalak 19,6%ko audientzia zatia eskuratu zuen, eta bataz beste, 193.000ko audientzia izan zuen eta 297.0000 audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan. Ondoren, Patxi Alonsok gidatzen zuen debateak denboraldiko audientzia zatirik handiena izan zuen, %26,2. Horrez gain, 134.000 lagunek ikusi zuten bataz beste saio osoa, eta 231.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean debatearekin.
Bestalde, larunbat arratsaldeko 'Cine Aventura' tartean ETB2n emandako Nunca mas filma bere ordutegian saiorik ikusiena izan zen: %14,7ko audientzia izan zuen eta 209.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.