telebista
En ETB1 y ETB2
Web telesailak aztergai, gaur, 'EiTB Kultura-Transit' saioan
A.H.
EITB
Ruben Ontiveros eta Borja Perez basauritarren esperientzia gogoratuko dute, telebistara salto egin zuen 'Que Vida Más Triste' telesailarekin.
Ruben Ortiveros (gidoilari eta zuzendaria) eta Borja Perez (aktorea), web telesailen arloan aintzindariak izan diren basauritarrak, elkarrizketatuko dituzte gaur gauean 'EiTB Kultura-Transit' saioan. 2005. urtean interneterako egin zuten lehen lanak, 'Qué Vida Más Triste', arrakasta handia izan zuen, eta telebistan lau denboraldiz emititu zen. Orain, web telesail berriak ekoizten ari dira eta milaka jarraitzaile dituzte interneten. Euren arrakastaren giltzak argitzeaz gain, sektoreak Estatu mailan eta nazioartean bizi duen egoeraz mintzatuko dira.
Bestalde, ETBko magazine kulturalak Gaztea Coverren bigarren atala eskainiko du, Gazteako 'B Aldea' saioak grabatutako hainbat bertsioz osatua. Aste honetan, Zestoako Grises taldea eta euren Animal diskoa ezagutuko dituzte.
Azken zine estreinaldien errepasoak eta datozen egunetarako kultur proposamenek osatuko dute saioa.
'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.