telebista
Gaur, 22:30ean
Euskal futbol taldeen denboraldiari errepasoa, '60 Minutos' saioan
J.B.
EiTB
Talde batzuentzat denboraldia oso ona izan da, eta beste batzuentzat, ahazteko modukoa. 2013-2014 denboraldiari errepasoa egingo diogu, Jose Ituarteren eskutik.
-
Muniain eta Zurutuza. Argazkia: EFE
Euskal futbol taldeen denboraldiari errepasoa egingo dio Jose Ituarte kazetariak gaurko '60 Minutos' saioko 'Euskal futbola, a ze denboraldia!' erreportajean.
Realak Europa Liga jokatuko du, eta Athleticek Txapeldunen Liga. Gainera, Eibarrek Lehenengo Mailara igotzea ia eskura du. Osasunak eta Alavesek, aldiz, ahazteko moduko denboraldia egin dute.
'60 Minutos' saioak umore onarekin eta txantxarekin errepasoa egingo dio denboraldiari, Jose Ituarteren eskutik, eta futbolaren munduko hainbat aurpegi ezagunekin.
Patxi Alonso Athleticeko zale amorratuak, Ana Ramos Eibarreko zaleak eta Tito Irazusta eta Oscar Terol txuri-urdinek euskal taldeen denboraldia nola ikusi duten azalduko digute. Umorea eta barreak ziurtatuta daude.
Lezaman eta Zubietan egongo gara Athleticeko Ander Herrera eta Markel Susaetarekin, eta Realeko Markel Bergara eta Jagoba Arrasaterekin. Nola bizi izan dute denboraldia?
Eibar egiten ari den denboraldi ikusgarria ere aztertuko dugu saioan. Herri osoa taldearekin dago, Lehenengo Mailara igotzeko erronka ia eskura baitu. Saioan, Alex Aranzabal presidentearekin, Gaizka Garitano entrenatzailearekin eta Jon Errasti eta Mikel Arruabarrena jokalariekin egongo gara.
Gainera, talde guztietako zaleekin ere egongo gara.
Gaur gauean ez galdu '60 Minutos' saioa, 22:30etik aurrera, ETB2n.