telebista
Final handia
Irene, San eta Eneko, ‘El Conquis 10’ saioko final handian
Finalerako sailkatzetik pausu batera gelditu da Sheila, Enekoren aurkako duelua galduta. Gaur izango da Final Handia, zuzenean, eta aurtengo edizioko irabazlea nor den jakingo dugu.
Gaur gauean "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren Final Handia izango dugu ikusgai, zuzenean, EiTBk Donostian duen egoitzatik. Lehiakide guztiak izango dira bertan, Julian Iantzik aurkeztuko duen finaleko saioan.
Atzo, bestalde, ‘El Conquis’ saioan, Patxi Alonsok gidatuta, San eta Irenerekin batera, hirugarren finalista nor den ezagutu genuen: Eneko.
Final handia, zuzenean, gaur
Gaurkoan, beraz, Julian Iantziren txanda izango da. Donostiako estudioetatik, eta zuzenean, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren aurtengo finala ikusi ahal izango dugu. Azken gala honetan jakingo dugu aurtengo edizioko 20.000 euroko saria norentzat izango den.
Bertan izango dira aurten parte hartu duten lau kapitainak eta abentura hasi zuten 28 lehiakideak. Horiekin batera, han izandako unerik onenak eta okerrenak errepasatuko ditugu, eta jarraitzaileen faboritoa edo gogokoena nor den jakiteko lehian aurrera egingo dugu.
Sheila, finalerako sailkatzetik pausu batera
Finalerako sailkatzetik pausu batera gelditu da Sheila, Enekoren aurkako duelua galduta. Biek ala biek bost minutuko epea izan zuten izotzezko horman gora egiteko, eta denbora hori beteta, gorengo zegoena sailkatu zen finalerako, Eneko. San eta Irenerekin batera, beraz, final handiko lehian izango da gaur gauean.
Sheila, beraz, behin kanporatuta, atzoko 'El Conquis' saio berezoko protagonista nagusia izan zen. Horrez gaine, azken jokoaren hainbat aurrerapen ere ikusi ahal izan genituen atzoko saioan, esklusiban.
Halaber, aurreko bederatzi edizioetako hainbat irabazle ere izan genituen Donostiako platoan, eta Julian Iantzi ere azaldu zen bisitan. Hori gutxi balitz, 'Conquis' saioan adituak diren ohiko kolaboratzaileak ere bertan izan ziren: David Seco, Manu Maritxalar, Gotzon Mantuliz, Isa Landa eta Rebeka Santamaria.