telebista
22:20tik aurrera
Juan Carlos erregearen abdikazioa, gaur gauean, '60 minutos' saioan
I.A.
Juan Carlos I.a erregearen abdikazioaz arituko dira gaur gauean "60 minutos" erreportaje-saioan. 22:20tik aurrera, ETB2n.
Astelehen goizean eman zuten jakitera. Rajoyk prentsaurrekoa deitu zuen goizean, eta ondoren Juan Carlos I.a erregeak ere agerraldia deitu zuen. Hedabideak eta sare sozialak gori-gori izan ziren goiz osoan zehar… Erregearen abdikazioa iragarriko ote zuten? Minutu batzuk geroago guztia argitu zen Mariano Rajoyk albistea eman zuenean: Juan Carlos I. erregeak abdikatu egin du.
"60 Minutos" saioak erregearen bizitzari errepasoa egingo dio, eta Juan Carlos I.az eta abdikazioaz esandakoak bilduko ditu.
Iñaki Anasagasti senataria, Maria de las Mercedes Borboikoa erregearen lehengusina, eta Garbiñe Biurrun magistratua izango dira erreportajearen protagonistetako batzuk. Erregeari buruz arituko dira, eta iragarpenaz duten iritzia ere emango dute.
Monarkiaz aritu diren hainbat pertsona ezagunen hitzak ere bilduko dugu "60 minutos" saioan: Pilar Rahola, Pilar Eyre, Jaime Peñafiel, Maria Antonia Iglesias eta Jose Apezarena kazetariak, eta Amadeo Rey dinastia monarkikoetan aditua.
Gaur gauean, ez ezazu galdu "60 minutos" erreportaje-programa. "Juan Carlos I abdica", 22:20tik aurrera, ETB2n.