telebista
22:15ean
'El Conquis'eko faboritoa aukeratzeko saio berezia, gaur, ETB2n
ETB2k 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 10. edizioko azken atala eskainiko du, 22:15ean. Jorgeren, Dianaren, Anderren, Enekoren eta bikien artean erabaki beharko dute ikus-entzuleek.
-
'El Conquis' saioko finalistak. Argazkia: EiTB
'El Conquistador del Fin del Mundo' programaren hamargarren edizioari bukaera emango dio ETB2k gaur, 22:15etik aurrera. Azken atal honetan, publikoak bere lehiakide gogokoena aukeratuko du. Finaleko saioaren ondoren, Jorge, Diana, Ander, Eneko eta Sheila eta Irene bikiak dira publikoaren saria irabaz dezaketenak. Bikiek pertsona bakarra izango balira bezala parte hartzen dute aukeraketa honetan.
Ikus-entzuleek EiTBko webgunearen bitartez bozkatu dezakete, edo SMS bitartez, mezua 25024 zenbakira bidalita. Publikoaren lehiakide gogokoenak Europatik zehar bidaia bat eta 3.000 euroko saria eskuratuko du. Botoa ematen duten ikus-entzuleen artean iPhone5 bat zozkatuko da.
Saioa Patxi Alonsok aurkeztuko du, eta, ohorezko gonbidatu bezala, edizio honetako finalistak izango ditu. Enekok saioa irabazi osteko lehen egunetan zer egin duen kontatuko digu. Eneko, Irene, Sheila, Sandra, Diana, Jorge eta Ander lehiakideez gain, David Seco, Manu Maritxalar, Isa Landa eta Gotzon Mantuliz ere egongo dira platoan. Hamargarren ediziotik pasatu diren 28 lehiakideetako batzuk ere pasatuko dira Miramongo estudioetatik hamargarren edizio honi amaiera emateko.
Bestalde, hamaikagarren ediziorako castingak abian dira jada. Uztailaren 4an, Iruñeko Iruña Park hotelean egingo da lehen castinga; uztailaren 7an, Gasteizko Canciller Ayala hotelean; uztailaren 8an eta 9an, EiTBren Donostiako egoitzan; eta, uztailaren 9an eta 10ean, EiTBren Bilboko egoitzan.