Itxi

telebista

'Conquis 10'

Irenek eta Sheilak jaso dute publikoaren lehiakide faboritoaren saria

Erriberriko bikiek lortu dute faboritoaren saria, finalean Eneko eta Sandraren aurka lehiatu ondoren.

Sheila eta Irene bikiek eraman dituzte 3.000 euroko saria eta Europan zehar bi lagunentzako bidaia (Eroski Bidaiak-en eskutik), publikoaren lehiakide gogokoenak izan baitira. Erriberrikoek alde handiaz irabazi dute, izan ere, SMS bidez jasotako botoen % 89 euren alde izan dira, inoizko daturik onena lortuta. Eneko geratu da bigarren lekuan, eta hirugarren postuan, berriz, Sandra.

iPhone S5aren irabazlea

Botoa ematen duten ikus-entzuleen artean iPhone5 bat zozkatu da, eta Igorreko Egoitz Fernandezek irabazi du.

Saio berezia

Patxi Alonsok aurkeztutako saioan, ohorezko gonbidatu bezala, edizio honetako finalistak izan dira. Enekok saioa irabazi osteko lehen egunetan zer egin duen kontatu digu.

Eneko, Irene, Sheila, Sandra, Diana, Jorge eta Ander lehiakideez gain, David Seco, Manu Maritxalar, Isa Landa eta Gotzon Mantuliz ere platoan izan dira. Halaber, hamargarren edizio honetatik pasatu diren 28 lehiakideetako batzuk ere pasatu dira Miramongo estudioetatik, aurtengo edizio honi amaiera emateko.