telebista
22:15ean
'El Gran Rescate' filmaren estreinaldia, gaur, 'La Noche de...' saioan
A.H.
EITB
Cameron Diazi eginiko kritika ugariren inguruko atala eskainiko da saioan, eta zinemarekin lotutako futbolaren inguruko zenbait galderari ere erantzuten saiatuko dira.
Gaur gauean, errealitatean oinarritutako El Gran Rescate filma zirraragarria eskainiko du 'La Noche de...' saioak. Bigarren Mundu Gerran, AEB Ameriketako Estatu Batuetako Rangerren Seigarren Batailoiko gizonek eginkizun arriskutsua dute Filipinetan. Japoniarren menpe dagoen lurraldean sartu beharko dira 500 preso aliatu aske uzteko. Benjamin Bratt izango da batailoia gidatzen, eta James Franco, Connie Nielsen eta Joseph Fiennes aktoreak izango ditu lagun alboan.
Egungo izarra, ordea, Cameron Diaz da. Komedia bat estreinatu berri du (lehen tokian dago AEBko zinema-aretoetan), eta 'La Noche de...' saioak tarte berezia eskainiko dio. Jarraitzaile asko ditu aktoreak, baita kontrako ugari ere. Aktore txarra eta pertsona gaiztoa dela esaten dute askok, eta saioan akusazio hauek guztiak kontuan hartuko ditu Juicio a Cameron Diaz atalean.
Gainera, ostegunean Brasilgo Munduko Futbol Txapelketa hasiko dela eta, futbolaren inguruan hainbat ikus-entzulek izan dituzten zalantzak argitzen saiatuko da Línea Caliente atala: Marilyn Monroe futbol-jokalaria izan ote zen, Rita Hayworth Espainiako futbolari baten maitalea izan zen ala ez, eta Espainiako selekzioa Springfieldeko hiritar bat erosten saiatu ote zen, besteak beste.
Bukatzeko, Ocho apellidos vascos filmean agertzen den Bedua jatetxean bi lagunentzako bazkaria oparituko du saioak Ocho escenarios vascos atalean; zinema egiteko paisaia onenak Euskadin daudela erakusten duen atalean, hain zuzen ere.
'La Noche de… El gran rescate' gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.