telebista
22:15ean
Morgan Freeman eta John Cusack, gaur, 'The Contract' filmean
I.A.
Bruce Beresfordek zuzendutako thrillerra 22:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.
Euskal Telebistaren bigarren kateak suspensezko filma eskainiko du gaur gauean: The Contract. Bruce Beresfordek zuzendutako filmak Morgan Freeman eta John Cusack ditu protagonista.
Ray Keene (John Cusack) alarguna eta bere seme nerabea basora joango dira, elkarren arteko harremana estutzeko asmoz ibilbide bat egitera. Han, istripu baten lekuko izango dira. Ibaira auto barruan erori diren bi gizonezkori laguntzera joango dira, eta Frank Carden (Morgan Freeman) gaizkile arriskutsuaren ihesaldian nahasiko dira.
Ez ezazu galdu The Contract filma, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.