telebista
16:15ean
'Norte y Sur' minisaila estreinatuko du, gaur, ETB2k
L.A.
EITB
XIX.mendearen erdi aldera, Ingalaterran, Industria Iraultzak eragindako gatazko politiko eta sozialak islatu zituen eleberri batean oinarritzen da BBCren ekoizpen hau.
Gaur, BBCk 2004an ekoiztu eta Brian Percival zinegileak zuzendu zuen 'Norte y Sur' minisail ingelesa eskainiko du ETB2k. Elizabeth Gaskellek 1855ean idatzitako eleberrian oinarritzen da lau ataletan banatutako telesail hau. XIX. mende erdialdean Ingalaterran, Industria Iraultzak eragin zituen gatazko politiko eta sozialak islatu zituen idazle ingelesak bere eleberrian, Margaret Hale protagonistaren eskutik.
Ingalaterra hegoaldean hezkuntza pribilegiatua izan du Margaret Hale gazteak. Baina, bere familiarekin Industria Iraultzan murgilduta dagoen iparraldeko hiri industrial batera bizitzera joan behar du, Miltonera, hain zuzen ere. Margaret bere inguru berriarekin nazkatuta dagoen arren, bertako zikintasun, zarata eta edukazio zakarrera ohitzen joango da. Hala ere, mundu berria ezagutzen doan heinean bere aurreiritziak aldatzen joango dira.
Gaur, 16:15etatik aurrera, ETB2n ez galdu 'Norte y Sur' minisaila.