telebista
22:15ean
'Adiós pequeña adiós' Morgan Freemanekin, gaur, ETB2n
I.Z
EITB
Pelikula honengatik, Amy Ryan aktorea Oscarretarako eta Urrezko Globoetarako izendatu zuten 2007an, taldeko aktore onenaren sarirako.
Ben Affleck zuzendariaren Adiós pequeña adiós emango du ETB2k gaur 22:15etatik aurrera. Amy Ryan aktorea taldeko aktore onenaren saria eskuratzeko izendatu zuten 2007an Oscarretan eta Urrezko Globoetan.
Istorioa Dorchesterren hasten da, Bostoneko auzo gatazkatsu batean; ametsik gabeko eta pobrezian bizi diren herritarrak bizi diren leku batean. Auzo horretan, Amanda McCready izeneko lau urteko ume bat desagertzen da, Helen (Amy Ryan) izeneko ama drogazale baten alaba. Poliziak ez du inolako arrastorik aurkitzen, eta umearen osabak detektibe pribatu batzuk kontratatzen ditu.
Patrick Kenzie (Casey Affleck) eta Angela Gennaro (Michelle Monaghan) detektibe pribatuak dira. Umearen desagerpena ikertzea egokituko zaie. Jack Doyle-k (Morgan Freeman), Remy Bressant-ek (Ed Harris) eta Nick Poole-k (John Ashton) Bostoneko poliziekin elkarlanean lan egin beharko dute, eta hiriko kale pobreenetan ikertu. Zantzu guztien arabera, Amandaren amaren drogazaletasuna desagerpenarekin lotuta egongo da.
Ikerketa aurrera doan heinean, umea hilda aurkituko dute; baina beste ume bat desagertu dela konturatuko dira, eta pederasta talde baten bila hasiko dira.