Itxi

telebista

22:45etan

'Txokolate apur bat' filma, gaur, ETB1en

I.Z

EITB

Unai Elorriagaren SP-rako tranbia eleberrian oinarritutako filma da.

Aitzol Aramaio zine zuzendariaren Txokolate apur bat filma emitituko da gaur 22:45etan ETB1en.

Pelikula hau Unai Elorriagaren SP-rako tranbia eleberrian oinarritutako filma da. Aktoreen artean, Barbara Goenaga, Hector Alterio, Daniel Brühl eta Julieta Serrano dira protagonistak.

Lucas eta Maria neba-arrebak adinekoak dira dagoeneko, eta urte askotako oroitzapenekin bizi dira etxean. Badakite lehenago edo geroago, batak besteak baino lehenago, azken bidaia egin beharko dutela. Lucas erietxetik aterako da, eta, etxera heltzean, Marcos gazte okuparekin egingo du topo. Marscosek akordeoia joaz ateratzen du bizimodua, eta galdera pilo bat ditu erantzunik gabe.

Roma erizaina den neska bat da. Bere gelatik ikusten diren bistak magotzea gustatzen zaio. Marcosek eta Romak ez dakite noiz, baina patuak batu egingo ditu denak, zaharren bizimoduak gazteengan eragina izango du, eta horrek bizipoza, maitasuna eta argitasuna ekarriko ditu.