telebista
22:05ean
'El corazón en el pozo' miniseriea, gaur, ETB2n
I.Z
EITB
Bigarren Mundu Gerran girotutako drama bat da eta protagonistak italiako fronteetara eramango ditu.
Gaur El corazón en el pozo izeneko miniserie italiarra emitituko da ETB2n. Gaueko 22:05etatik aurrera, 1944ean, Bigarren Mundu Gerra bukatzear dagoenean girotutako bi kapituluko seriea ikusi ahal izango da.
Miniserie honek umezurztegitik ihes egiten duten ume batzuen istorioa kontatzen du. Ume hauek Josip Broz "Tito" iraultzailearen jarraitzaileak dira.
Pelikula Istria herrian hasten da 1944ean. Tito iraultzailea eskualdera heltzen da herritarrak aztoratuz. Novak Titoren komandantea da eta duela urte batzuk herri berean egondakoa da. Lehen aldiz herrira joan zenean, emakume bat bortxatu zuen eta haurdun utzi zuen emakumea. Orain herrira bueltatu da eta emakumea eta semea aurkitu nahi ditu. Giuliak, bortxatua izan zen emakumeak, ez du umea Novaken esku utzi nahi eta Bruno herriko apaizaren laguntzarekin, umezurztegian sartuko dute umea. Novakek presio handia egingo du herrian umea aurkitzeko eta umeek umezurtz-etxetik ihes egin beharko dute italiako mugetaraino.
El corazón en el pozo deituriko drama, gaur, 22:05etik aurrera, ETB2n.