telebista
ETB1en eta eitb.com-en
Athletic-Bartzelona Erregina Kopako finala, gaur, zuzenean
A.A.
EiTB
Suitzako Itzuliko 8. etapak eta harrijasotzaileen Gorostidi Harriak osatuko dute gaurko kirol eskaintza.
Athletic eta Bartzelona futbol taldeek gaur jokatuko duten Erregina Kopako finala zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek. 20:45ean hasiko den partidaren kontakizuna Ander Txintxurretak egingo du Jon Moreno adituaren laguntzaz.
Aurrez, beste bi kirol emankizun egingo dituzte ETB1ek eta eitb.com-ek: 15:35ean, Suitzako Itzuliko 8. etapa, Delemont-Verbier, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren eskutik.
Ondoren, 17:15ean, hilaren 15ean Adunan jokatutako harrijasotzaileen Gorostidi Harriaren berri emango dute Juanan Legorburuk eta Joseba Ostolazak.