telebista
Gaur, ETB1en
Gaur egun ama izateaz, 22:15ean 'Irrrikitown'en
A.H.
EITB
Gai beraren inguruko hiru esketxek osatuko dute saioaren atal berria.
-
'Irrikitown'. Argazkia: EiTB
Astearte honetako 'Irrikitown' saioak esketx eta istorio dibertigarri berriak eskainiko ditu, 22:15etik aurrera. Hasiberria den denboraldi honetan egoera eta protagonista berriak ikusiko ditugu, eta astearte honetan, atal berria estreinatuko dute. Gai beraren inguruko hiru esketxek osatuko dute tarte berri hau, eta astearte honetan, gaur egun ama izatearen nondik norakoak hartuko dituzte hizpide.
Lan taldean, Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza eta Pedro Otaegi ohiko aktoreekin batera, Iñigo Aranburu, Aitziber Garmendia eta Yanick Vergara ikusiko ditugu atal hauetan.
'Irrikitown' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.