telebista
22:45ean
'Imanol. Hamar urteko ausentzia' dokumentala, gaur, ETB1en
A.H.
EITB
Kantariaren gertueneko familia-kide, lagun eta musikarien testigantzak oinarri hartuta, Imanolen bizitza eta ibilbidea errepasatuko ditu dokumentalak.
Imanol Larzabal kantaria hil zela 10 urte betetzen direnean, bere ibilbide artistikoa zein pertsonala aztertzen dituen dokumentala eskainiko du ETB1ek gaur. Pausoka ekoiztetxearen eskutik, Imanolen gertuko familia-kide, lagun eta musikarien testigantzak jasoko ditu.
Besteak beste, Imanolen arreba den Maritxu Larzabalek, kantari eta lagun izan ziren Paco Ibáñez eta Iñaki Eizmendik, eszenatoki gainean hainbestetan kide izan zituen Karlos Gimenez eta Txema Garcesek edota Felipe Juaristi idazleak eskainitako testigantzen bidez, Imanolen bizitzan zehar izandako nondik norakoak aztertuko dira.
'Ez dugu jairikan behar' kantatu zuenetik 'Ausencia' kantatu zuen arte izandako eboluzio artistikoa aztertuko dira alde batetik, eta kartzela, ETA, erbestea, amnistia, mehatxuak, irainak eta azkenik 2. erbestea ezagutu zituenaren eboluzioa ere azalduko du dokumentalak bestetik.
'Imanol. Hamar urteko ausentzia' gaur emitituko da 22:45etik aurrera ETB1en.