Itxi

telebista

22:15ean

'Marie Besnard, la envenenadora' filma, gaur, ETB2n

I.Z

EITB

Benetan gertatutako istorio bat dakar gogora zuzendariak. Bigarren Mundu Gerraren ostean Frantziako herri txiki batean gertatu zen historioa da.

Christian Faure zine zuzendariaren Marie Besnard, la envenenadora pelikula emitituko da gaur ETB2n. Drama eta hilketak batzen dituen filma eskainiko da 22:15etatik aurrera.

Benetan gertatu zen historia bat dakar gogora zuzendariak. Bigarren Mundu Gerraren ostean Frantziako herri txiki batean gertatu zen historioa da.

Frantzian dagoen Loudun izeneko herri txiki batean, Marie Besnard (Muriel Robin) izeneko andre bat bere senarra eta bere familiako beste hamaika pertsona hiltzeaz akusatua izango da. Herrian jendea izututa egongo da eta pozointzaile ezizena jarriko diote Besnard andereari beraien ustez, familiaren herentzia lortzeko hiltzen duelako jendea.

Mariek epaiketan ez du onartuko berak inor artsenikoarekin pozoitu duenik eta 10 urte iraungo dituen epaiketa hasiko da.

Bi zatitan banaturik dagoen filma hau Emmyetan saritua izan zen Muriel Robinen antzezpenarengatik.

Ez galdu pelikula hau!