telebista
21:00etan
'Zirt Zart' umore saio berria, igandeetan, ETB1en
A.E.
EiTB
Euskaraz beste moduko umore bat egitea du helburu 'Zirt Zart' saioak.
Igande gauetan 'Zirt Zart' umore saioa izango da ikusgai ETB1en. Interneteko eta telebistako umorezko edukiak bilduko ditu, euskaraz beste era bateko umorea egiteko asmoz.
Astero, igandeetan emitituko den saio honek ordubetez umorezko eduki erakargarriak bilduko ditu. ETBn emisioan dauden programak eta orain dela zenbait urte emandakoak, eta interneteko azken bideo biralak oinarri gisa hartuko ditu. Gazteako Jon Gotzonen ahotsak ikus-entzulea atal ezberdinetatik gidatuko du.
Umorezko atal ezberdinak izango ditu. Viva Rusia! atalean, esaterako, David de Jorgeren oihua inspirazio duela, Dimitri Eristoff errusiar korrespontsalak vodkaren herrialdetik bideorik eroenen berri emango du. Boxeo Izarrak izenekoan, ETB1eko izen bereko programa oinarritzat hartuta, Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar esatariek Youtubeko borrokaldi sinesgaitzenak komentatuko dituzte. Gaur Egun, berriz, albistegietako berriak umorez manipulatu eta komentatuko dituen atala izango da. Halaber, ETBn astean zehar izan diren une nabarmen edo azpimarragarrienekin, 10eko zerrenda osatuko dute.
'Zirt Zart' saioa 21:00etan eskainiko da igandero, ETB1en.