telebista
Donostiako historia
'DSS 1813-2013' dokumentala, larunbat gauean, ETB1en
I.A.
Donostiako sutearen bigarren mendeurrena aitzakiatzat hartuta, berrehun urteotako kronika soziala bildu du lanak. Larunbatean, 21:00etan, ETB1en.
DSS 1813-2013 dokumental film luzea eskainiko du larunbatean ETB1ek. Donostia erre, suntsitu eta berreraiki erabaki zuteneko bigarren mendeurrena aitzakiatzat hartuta, berrehun urteotako kronika soziala bildu du lanak.
DSS 1813-2013 Formattoo Mediak, Orio Produkzioak ekoiztetxeak, EiTBk eta RTVEk egin dute elkarlanean. Horrez gainera, Donostiako Udalak ere hartu du parte.
Dokumentalaren abiapuntua 1813ko Donostiako hiriaren sutearen atarian kokatzen da. Ondoren, hiriaren egituran eta gizarte mailan izandako aldaketetan, eta kultur bilakaeran erreparatuko dute. Elkarrizketa eta testigantzak, soinu artxiboak, zine irudiak eta argazkiak jaso dituzte lan honetan.
Ez ezazu galdu DSS 1813-2013 dokumentala, larunbatean, 21:00etan, ETB1en.