telebista
Larunbatean
Zarauzko Ikurrina, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H.
EITB
Horrez gain, Burgoseko itzuliaren laugarren etapa eskainiko dute zuzenean.
Gaur arratsaldean, Euskotren eta San Miguel ligetako traineruek Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia jokatuko dute 18:00etatik aurrera, eta bertan gertatzen denaren berri emango dute zuzenean Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak, ETB1en eta eitb.eus-en.
Horrez gain, Burgoseko Itzuliaren laugarren etaparekin bat egingo du ETBK kateak, eguerdiko 13:35etik aurrera. Medina de Pomar eta Villarcayoren arteko 142 kilometroko etapa izango da, eta Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik egingo dute kontakizuna. Emanldia eitb.eus webgunean ere izango da ikusgai.