Itxi

telebista

22:15ean

'Salvando las distancias' filmaren estreinaldia 'La Noche de' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, saioaren termometroa apurtzeko bi hautagai berri aurkeztuko ditu Felix Linaresek: Scarlett Johansson eta Channing Tatum.

Gaur, 'La Noche de…' saioak Salvando las distancias filma eskainiko du, estreinakoz telebistan. Elkarrengandik banatuta bizi diren bikotekideen harremanen arazoen inguruko pelikula da, eta Drew Barrymore eta Justin Long aktoreak ditu protagonista. Felix Linaresek pelikula honen hainbat detaile eta bitxikeria azalduko ditu filma eskaini aurretik.

'La Noche de...' saioak, gainera, programaren termometroa apurtzeko bi hautagai berri aurkeztuko ditu El termómetro de La Noche de… atalean: Scarlett Johansson eta Chaning Tatum.

Bestalde, eguzkiaren bila abiatuko da ¿Dónde está el Sol? atalean. Astearte honetan, baina, ez da Euskaditik aterako, eta telebistako pertsonaia oso famatu bat izango du gidari: 'El Mentalista'.

Amaitzeko, 'La Noche de…' saioak Phillip Seymour Hoffman aktorea omenduko du. Duela hilabete batzuk zendu zen aktorea, eta haren azken filmetako bat asteburu honetan estreinatuko da. Heriotza oso misteriotsua izan zuen, eta 'La Noche de…'k horren inguruko datuak jasoko ditu CSI Hollywood atalean.

'La Noche de… Salvando las distancias' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera.