telebista
22:15ean
Agurne Anasagasti gonbidatu, 'Bilboko Su Artifizialak 2014' saioan
A.H.
EITB
Esteban Martin Granadako pirotekniaren su artifizialen ikuskizuna eskainiko dute.
Gaur Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarro aurkezleek Agurne Anasagasti izango dute gonbidatu 'Bilboko Su Artifizialak 2014' saioan. Aspaldian ETBn ikusi ez dugun aurkezleak orain zertan dabilen azalduko du, besteak beste.
Erreportajeen inguruan, berriz, Lierni Agirrezabala Areatzatik ibiliko da, tiragoma lehiaketaren berri emateko, eta hainbat urtetan txupinera izandakoei egiten zaien omenaldian ere ibiliko da. Unai Etxabe, ordea, nasapuntakoan izango da. Parte hartzera ausartuko ahal da?
Bestalde, 22:45etik aurrera su artifizialen ikuskizuna eskainiko du saioak zuzenean, Granadatik etorritako Esteban Martín pirotekniaren txanda izango da.
'Bilboko Su Artifizialak 2014' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.