Itxi

telebista

22:15ean

'Una esvástica sobre el Bidasoa' dokumentala, gaur, ETB2n

A.H.

EITB

Naziek Euskal Herriaren inguruan egindako dokumental baten irudiak errekuperatuko ditu pelikulak.

Gaur gauean, Una esvástica sobre el Bidasoa dokumentala eskainiko du ETB2k. Pelikulak aurretik inoiz ikusitako nazien inguruko dokumental baten irudiak errekuperatuko ditu, Bidasoa ibaiaren inguruko eskualdean 1940 eta 1944 urteen bitartean grabatutako irudiak, hain zuzen ere. Bigarren Mundu Gerratea bete-betean zegoela, zinegile alemaniar bat eta bere lantaldea proiektu oso berezi batean sartu ziren buru belarri: euskaldunen bizimoduaren inguruko pelikula baten errodajea.

Gerra amaitzean, pelikula galdu zen eta zuzendariaren izena ahaztu egin zen. Zazpi hamarkadaren ondoren, Im lande der Basken (Euskaldunen lurraldean) filmaren kopia bakarra berreskuratu dute. Nazien arraza-ikuspegitik egindako pelikula enigmatikoa da, eta plan handiago baten parte txiki bat baino ez zen.  Lurraldearen orden berri bat ezartzeko asmoarekin, Euskal mugimendu nazionalistarekin eta Europako beste etnia ezberdinekin aliantzak sortzea baitzen nazien helburua.

Gertakari ilun hauek eta euren protagonistek argia ikusten dute orain, 70 urte geroago, euren seme-alaben testigantzei, inoiz argitaratutako dokumentuen aurkikuntzei, eta orduko lekukoen oroitzapenei esker.

Una esvástica sobre el Bidasoa, gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2en.