telebista
Audientzia
'La Noche de…', eguneko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak %19,8ko audientzia zatia eta 293.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
'La Noche de…' astearteko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta %19,8ko audientzia zatia bereganatu zuen. 2014 urtean saioak lortutako bigarren daturik onena izan zen. Felix Linaresek ondorengo La Brújula Dorada pelikula aurkeztu zuen, eta zinearen munduko eta Hollywood-eko izarren inguruko erreportajeak eskaini zituen. Emanaldian zehar, 293.000 ikus-entzulek bat egin zuten saiorekin Euskadin eta eragin eremuan.
La Brújula Dorada abentura filmak ere audientziaren harrera oso ona izan zuen, %13,2ko audientzia zatiarekin. Nicole Kidman, Daniel Craig eta Dakota Blue Richards aktoreak izan ziren pelikularen protagonistak, eta emanaldiak 356.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.