Itxi

telebista

22:15ean

Jose Carlos Diez ekonomialaria eta David de Jorge, 'PFV' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, ELA gaixotasunaren alde 'bustitzeko' kanpaina ospetsua izango dute aztergai. Elkartasuna ala auto-promozioa egiteko interesa?

  • David de Jorge. Argazkia: EiTB

    David de Jorge. Argazkia: EiTB

Aste honetan, Jose Carlos Diez 'ekonomialari zoriontsua' eta David de Jorge sukaldaria izango dituzte gonbidatu 'Por Fin Viernes' saioan. Gainera, solasaldi mahaiaren inguruan ELAren alde dirua biltzeko elkartasun kanpaina famatuaz arituko dira, eta besteak beste, ur hotza gainetik botatzen duten pertsona ospetsuen artean, solidaritatea ala euren buruak promozionatzeko interesa dagoen aztertuko dute.

Jose Carlos Diez ekonomialariak publikoaren galderak erantzungo ditu zuzenean, eta parte-hartzaileen artean, bi langabetu,  emakume pentsiodun bat, krisi garaiko ekintzaile bat, etxeko langile bat, eta bere enpresak porrot egin eta etxea galdu zuen gizon bat izango dira, besteak beste.

Horrez gain, David de Jorge sukaldariaren dieta aztertuko du saioak, izan ere, bi urte daramatza oso erregimen zorrotza egiten eta 100 kilo baino gehiago galdu ditu.

Azkenaldi honetan, hainbat ospetsu ikusi ditugu ELAren alde dirua biltzeko kanpaina ospetsuan parte hartzen. Euskadin adibidez, Iker Muniain, Julian Iantzi, Osasuna taldeko jokalariak eta Andoni Agirregomezkorta aktorea ELAren alde busti dira. Kanpaina entzutetsu hau, Estatu Batuetan hasi zen eta mundu osoan zabaldu da. Baina nola bizi dute euskal gaixo eta familia-kideek kanpaina hau?

'Por Fin Viernes' ostiral honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.