Itxi

telebista

22:15ean

'Gran Torino' Clint Eastwoodekin, gaur gauean, ETB1en

Ostegunean, 22:15etik aurrera, ETB1ek Clint Eastwoodek zuzendu zuen film hori eskainiko du.

Walt Kowalski (Clint Eastwood), Koreako gerrako (1950-1953) beterano bat, duela gutxi emaztea hil zaion eta erretiroa hartu duen automobil sektoreko langile bat da.

1972 urteko Gran Torino autoa behar bezala mantentzea du gustukoen, eta etxeko tresna hondatuak konpontzen, garagardoa edaten eta ,noizbehinka, ile-apaindegira joaten ematen ditu egunak.

Bere emaztearen azken nahia Waltek abadearen aurrean konfesioa egitea da, baina honek aitorpen horiek ikaragarri maite duen Daisy txakurrari egiten dizkio.

Urteetan zehar auzokideak izan ditu lagun, baina batzuk beste hiri batera joan eta beste asko hiltzen joan diren heinean, lagunik gabe gelditu da Walt. Horrez gain, hainbeste gorroto dituen hmong etniako batzuk, Asia hegoaldekoak, auzo berera bizitzera joango dira.

Egun batean, Thao Vang Lor (Bee Vang) izeneko gazte asiar bat berak hainbeste maite duen kotxea lapurtzen harrapatuko du Waltek. Hortik aurrera, aita-semeen arteko harreman berezia sortuko da bien artean.

Gran Torino ostegunean, 22:15etik aurrera, emitituko da ETB1en.