Itxi

telebista

16:15ean

'Mansfield Park' filma, igande honetan, estreinaldia ETB2n

Jane Austinen nobelan oinarritutako film honek XIX. mendeko Ingalaterrako aristokratak nola bizi ziren islatzen du.

  • Mansfield Park

    Mansfield Park

ETB2k 'Mansfield Park' filma estreinatuko du telebistan igande honetan, 16:15ean. Jane Austinek 1812tik 1814ra artean idatzitako nobelan oinarrituta dago.

Billie Piper da protagonista eta Fanny Price pertsonaia antzezten du. Hamar urte zituela, Mansfield Parkera, Northamptonera, bidali zuten Fanny, senitarteko batzuengana. Izeko-osabekin eskertuta egon arren, aristokraziako protokolora ohitu behar izan zuen, eta senideek egunero gutxiesten zuten. Norris izeneko izebak egunero esaten zion inoiz ez zela Maria eta Julia bere alaben mailara iritsiko. Beste izeba, Bertam, ez zen bere iloba defendatzeko gai. Fanny oso ondo konpontzen zen Tom lehengusu zaharrenarekin, baina Tom askotan ez zen etxean egoten. Ondorioz, Edmun, beste lehengusua, zen bere lagun bakarra. Pixkanaka, Fanny Edmunekin maitemintzen hasi zen. Edmun Mariarekin ezkonduko zela uste zuten guztiek, baina Fannyz maitemindu dela ohartu zen.

Igandean izango da ikusgai 'Mansfield Park' filma, ETB2n, 16:15ean.