telebista
Gaur, 22:15ean
Iñigo Iruin, Lasa eta Zabalaren abokatua, 'Por Fin, Viernes' saioan
A.H.
EITB
Kasua ikertzeko zailtasunak azaldu, eta estatu-terrorismoaz hitz egingo du Jon Bilbaorekin. Elpidio Silva, Blesa auziko epailea, ere gonbidatu dute.
-
Jon Bilbao, 'PFV' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Iñigo Iruin abokatua izango dute esklusiban gaur gaueko 'Por Fin, Viernes' saioan. Lasa eta Zabala familien abokatuak gertaerak ikertzeko izan dituzten zailtasunak azalduko ditu, eta, horrez gain, UCD eta PSOE alderdien gobernuen garaian izandako estatu-terrorismoaz hitz egingo du.
Bestalde, Elpidio Jose Silva epailea ere hartuko du platoan Jon Bilbaok. Bankari bat kartzelara bidali zuen lehen epailea izan zen, eta, ondoren, epaitu eta zigortu egin zuten, prebarikazioa egin izana egotzita.
'Por Fin, Viernes' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.