Itxi

telebista

23:15ean

Katalunia hizpide, gaurko 'El Dilema'n

A.H.

EITB

Juan Carlos Etxeberriak Katalunian azaroaren 9rako deituta dagoen subiranotasun galdeketaren inguruko solasaldia gidatuko du, gaian adituak diren kazetari eta analistekin.

  • 'El Dilema'. Argazkia: EiTB

    'El Dilema'. Argazkia: EiTB

Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Gobernuaren helegiteak onartu eta hauek aztertu bitartean, bertan behera geratu dira Kataluniako Kontsulta Legea, azaroaren 9rako deituta dagoen subiranotasun galdeketa eta horietan oinarritutako edozein ekintza. Hilabete falta da azaroaren 9rako, eta hiritarrek oraindik ez dakite kontsulta bertan behera geldituko den ala Kataluniako Gobernuak desobedientziaren bidea hartuko duen. Gaur gaueko 'El Dilema' saioak gai honen azken ordukoa aztertuko du Euskal Herriko eta Kataluniako kazetari eta analistekin.

Hauek bilduko dira solasaldi mahaiaren inguruan: Antonio Elortza, Madrilgo Konplutentsean Zientzia Politikoetan katedraduna; Pedro Ibarra, EHUn Zientzia Politikoetan katedraduna; Iñaki Iriondo, Gara egunkariaren korrespontsal politikoa; Vincet Partal, Villaweb Kataluniako erreferentziazko hedabide digitaleko zuzendaria; Olatz Barriuso, El Correo egunkariaren korrespontsal politikoa; Ana Garbati, kazetari eta eldiario.es-eko kolaboratzailea; eta Iñaki Gonzalez, Deia egunkariko zuzendari laguntzailea.

Horrez gain, Juan Carlos Etxeberriak Mario Zubiaga EHUko Zientzia Politikoen irakaslea elkarrizketatuko du. Desobedientzia zibilaren fenomenoaren inguruan asko idatzi eta ikertu duen profesionala da.

'El Dilema' gaur emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB2n.