telebista
23:15ean
Txina eztabaidagai, gaurko 'El Dilema' saioan
A.H.
EITB
Asiako herrialde erraldoiaren errealitate politikoa, ekonomikoa eta soziala hizpide hartuko duen solasaldia gidatuko du Juan Carlos Etxeberriak.
Azken asteotan Hong Kong hirian izan diren manifestaldi eta protesten harira, gaurko 'El Dilema' saioa Txinako errealitatean murgilduko da, herrialde erraldoi honen errealitatea hobeto ulertzeko asmoarekin. Izan ere, munduko bigarren ekonomia da Txina, azkeneko urteetan bertan eman diren aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialei esker.
Solasaldi mahairen inguruan, hainbat aditu bilduko dira: Mariola Moncada, Txinako Historia Garaikidean doktorea; Zigor Aldama, Shanghain bizi den kazetaria; Eduardo Rubio, EHUko Txinako Ikaskuntza Masterraren zuzendaria; Judas Arrieta, artista; Xiao Fang, Lu Xun Bilboko Txinako Ikaskuntza Zentroaren zuzendaria, eta Pmen Nju, enpresaria.
Horrez gain, Hodei Arrausi EiTBk Txinan duen berriemaileak Asiako herrialdearen errealitatea ulertzeko hainbat oinarri emango ditu.
'El Dilema' gaur emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB2n.