Itxi

telebista

Gaur

Arratiako haranean Adela Ucarrekin, 'No es país para sosos' saioan

A.H.

EiTB

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez Arratiako herri batzuetan egongo dira bertako sukaldaritza gertutik ezagutzeko.

  • Arteako Ecomuseoa. Argazkia: EiTB

    'No es País Para Sosos', Arteako Ecomuseoan. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak Arratiako haranera joango dira 'No es País para Sosos' saioan. Beraiekin, Adela Ucar kazetari bilbotarra izango dute. Adelak laster estreinatuko du 'El Impostor' lehiaketa-realitya ETB2n, baina hori egin baino lehen, astelehen honetan, epaile lana egingo du bi sukaldarien arteko lehian.

Arratiako harana: baserri usaina

Ramonek eta Anderrek Arteako Euskal Baserriaren Etxean hasiko dute euren bidaia. Bertan, Adela Ucarrekin elkartuko dira, eta tripaki eta mutur plater ederra jango dute, inguruko baserrietan betidanik prestatu den jakia.

Ander Areatzatik abiatuko da. Kepa Junkerarekin eta Sorginekin egingo du topo, eta kokotxa eta onddo platera dastatuko dute elkarrekin.

Bitartean, Ramonek Zeanurin hasiko du bidaia. Bertan, Iban Mayo txirrindulari ohiarekin eta Pabi Astondoa segalariarekin egongo da. Bakailao porrusalda jango dute.

Ramon eta Ander Adela Ucarrekin bilduko dira Diman. Arratiako haraneko herri honetan, Santuru Garagardotegiko plater tipikoak dastatuko dituzte.

Ondoren, Ander Areatzara itzuliko da, eta Ramon, berriz, Lemoara. Bien arteko lehiarako azkeneko prestaketak egin eta esperientziak bizitzera.

Amaitzeko, Adela Ucarren begiradapean, Baltzolako kobazuloetan bi sukaldariak elkarren kontra lehiatuko dira. Zeinek jasoko du hobeto Arratiako haraneko gastronomia bere plateretan? Zer-nolako zigorra pentsatu du Adelak galtzailearentzat?

'No es País para Sosos' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.