Itxi

telebista

Muskizen

Barakaldoko tigrea ez da Jakareak irabazteko gai izan

'El Conquis' saioko irabazleen taldeak geldiezinik jarraitzen du, bost garaipenen ostean.

  • Conquistour. Argazkia: EiTB

    Bi taldeetako kapitainak azken proban, Muskizen. Argazkia: EiTB: EiTB

Mikel Goñi Muskizera heldu da bere izarrekin batera: Raul Arribas, Nakor Markez, David Seco eta Gotzon Mantuliz lehiakideak. Baztaneko proban huts egin ondoren, irabazteko gogoekin dago pelotaria. Baina heldu bezain pronto, sorpresa batekin topo egin dute: Manu Maritxalar izango da taldeko bigarren kapitaina.

Bestalde, Barakaldoko tigrea poz-pozik heldu da meatzaldera, bere ustez, garaiezina den talde batekin. Hala ere, laster geratu da agerian erratuta dagoela.

Kapitainen arteko lehia

Kapitainen arteko probarako, tigreak Anderrengan ipini du bere konfiantza osoa, baina diaboloaren erregeak ezin izan du probari hasiera ematen dion sokatik igo. Jakareen taldean, ostera, Gotzon Mantulizek gauzak ondo egiten dakiela erakutsi du. Nakorren laguntzarekin, bidea egin dio Mikel Goñiri y Raul Arribasi.

Proba galtzea kolpe-itzela izan da Koatientzako, baina Barakaldoko tigrearen umoreak eta Leonen esperientziak aurrera egiten animatu ditu. Batez ere, Mikel Goñiren trikimailuaren ondoren. Pelotariak tranpa egin du, eta sua lortu du, arauen kontra. Zigorra berehala heldu da, eta Jakareen barbakoa Julian Iantziren eta Mikel Goñiren arteko liskarrarekin amaitu da.

Azken proba

Azken probaren arauak idatziz heldu dira, eta Koatiek momentu horretan ezagutu dute euren abantaila. Bi taldeek Kobaroneko kargalekura arte arraun egin behar izan dute. Bertan, sare batetik igo dira erronka biribiltzen duen proba aurkitu arte: taldeka barrenatzea.

Talde berdeak jaso duen zigorraren ondorioz, Manu Maritxalarrek ez du erramurik izan, eta ezin izan du bere taldea lagundu.

Kargalekutik desbideratu direnean, Koatiek zeukaten onura galdu dute, baina tigreak sarean harrapatu du Manu Maritxalar. Garaipena euren esku izan da berriro, baina taldeak ez du espero bezala jardun, eta atzerapena ordaindu du. Horrela, Yakareak garaipen berria lortu dute.

Atsekabeak edo esfortzuak bultzatuta, Barakaldoko tigrea suntsituta erori da lurrera. Azkenean, susto batean geratu da, eta Angel 'Conquistour'eko irabazleak zoriontzeko gai izan da.