Itxi

telebista

Aurrerapena

Oliteko bikiak mendeku gosez, gaur, ‘Conquistour’ saioan

Sheilak eta Irenek Eneko van Horenbekeri mendeku hartu nahiko diote, gazteluz, printzesaz, zaldunez eta traizio handiko saioan. Gaur gauean izango da, 22:15etik aurrera, ETB2n.

Ikusleek gogokoen dituzten abenturazaleak, Sheila eta Irene, Oliteko bikiak, Eneko Van Horenbekeri mendeku hartzeko gosez izango dira datorren saioan. Perito Moreno glaziarrak ez zituen gustora utzi eta Juanito Oiarzabal eta Julen Madina buru dituen taldeari mendeku hartu nahiko diote.

Jakareen giro ona zakartu egin da

Eneko jomugan dago, baina, jakareen taldean ez dira denak etsaiak. David Secok bihotza hautsita dauka eta horrek arazo bat baino gehiago ekarriko dizkio bere taldekideen artean; ondorioz, jakareen giro ona zakartu egingo da.

Itxuraz talde apala izango dute bikiek, baina sendoa behar denean. Bikien aita Javier eta Ireneren bikotekide Sergio izango dituzte taldean. Halaber, beste koati handi baten laguntza ere izango dute, izan ere, Iñigo Egaña zarauztarra izango dute eurekin. Taldea osatzeko Nerea ere izango dute, kasta handiko beste nafar bat.

Gazteluz, printzesaz eta zaldunez betetako saioa izango da; traizio handiak ere izango dira tartean, eta horiek agian ondorio larriak ekarriko dizkie. Horretaz gain, Nafarroan egonda eta Julen Madina tartean dela, entzierroaren antza izango du honek.

Gaur gauean izango da ikusgai ‘Conquistour’ saioaren hurrengo atala, 22:15etik aurrera, ETB2n.