Itxi

telebista

Gaur gauean, 22:30ean

Iparraldeko kostan Nerea Garmendiarekin 'No es País para Sosos' saioan

A.E.

EiTB

Aktore donostiarrak Lapurdirekin duen lotura azalduko die sukaldariei, eta eguneko azken erronkan epaile lanetan arituko da. Gaur gauean, 22:30ean, ETB2n.

Iparraldeko kostaldean zehar ibiliko dira gaur gauean Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak, 'No es País para Sosos' saioan. Luxuzko ingurunea izanda, sukaldaritza ere halakoxea eskainiko du.

Nerea Garmendia izango da saio honetako luxuzko jankidea. Aktore donostiarrak Lapurdirekin duen lotura azalduko die sukaldariei, eta eguneko azken erronkan epaile lanetan arituko da.

Donibane Lohizunen abiatuko dute Ramonek eta Anderrek Iparraldeko kostan zehar egingo duten bidaia gastronomikoa. Ondoren, Ramonek bakarrik ekingo dio bere abenturari; izan ere, Martin Berasategui izango du zain Baionan.

Bien bitartean, errugbiaren nondik norakoak ikasiko ditu Anderrek Biarritzen; kirol horrek Iparraldean duen adierazgarririk onenaren eskutik, Biarritz Olympique Pays Basque taldearen eskutik, hain zuzen. Serge Blanco, Hendaiako La Pinta sagardotegiaren jabeetako bat, ezagutuko du bertan.

Ondoren, sukaldariak Hendaian elkartuko dira berriz ere Nerea Garmendiarekin, zehazki, Abbadia gaztelu ikusgarrian. Handik, Baionara egingo du berriz ere Ramonek, hango jaki kutuna dastatzeko: urdaiazpikoa. Ander, bestalde, Bidarten ibiliko da, Michelin izarra duen La Table de Frères Ibarbour jatetxean.

Bukatzeko, sukaldari bien arteko erronka izango da ikusgai, Nerea Garmendia adi-adi begira dutela, Abbadia gazteluko lorategietan.

'No es País para Sosos' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.