Itxi

telebista

Asteartean, 22:30ean

'Atrapados en Chernobil', gaur gauean, 'LND' saioan

EiTB

Saioan, Txernobylgo istripu nuklearraren inguruko erreportaje-sorta eta Jennifer Lawrence aktorearen inguruko erreportajea izango ditugu ikusgai.

Gaur gauean,  22:30etik aurrera, ‘La Noche de…’ saioan Atrapados en Chernobil pelikularen estreinaldia izango dugu. Horrez gain, Félix Linaresek aurkezten duen espazioak Txernobylgo istripu nuklearraren inguruko erreportajea emitituko du.

Bestelako gaiak ere landuko dira astearteko saioan. Políticamente incorrecto atalean, zinemaren esparru matxista eta arrazista aztertuko du Linaresek. Línea caliente atalean, berriz, zinemaren historian zehar gehien filmatu den plaza ezagutuko dugu.

Bestalde, Las fotos de Jennifer Lawrence izeneko erreportajea izango dugu. Los juegos del hambre filmeko protagonistak auzitara eraman ditu Interneteko enpresa handiak, argazki pribatu batzuk filtratzeagatik. Baina horiek ez dira Lawrenceren argazki bakarrak. ‘La Noche de…’ saioan aktorearen argazki bilduma osatzeko aukera izango dugu.

Gaur, 22:30etik aurrera, ‘La Noche de… Atrapados en Chernobil’, ETB2n eta eitb.com-en.