Itxi

telebista

22:30ean

Mel Gibson 'Rescate' filmean, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Filmeko protagonista (Mel Gibson) bahitutako semearen bila nekatu gabe diharduen aita bat da.

Gaur, 22:30etik aurrera, Rescate filma izango dugu ikusgai ETB2 katean. Filmeko protagonista (Mel Gibson) bahitutako semearen bila nekatu gabe diharduen aita bat da.

Rescate 1956ean Alex Segalek zuzendu zuen Rapto filmaren remake bat da. Ron Howard zuzendariak gidatu zuen bertsio hau, eta 1996an Urrezko Globoetan izendapena jaso zuen, Mel Gibson gizonezko aktore onenaren Urrezko Globoa, drama kategorian, jasotzeko hautagai izendatu baitzuten.

Film honetan, Tom Muller (Mel Gibson) bizitza osoa lanean eman duen gizon aberatsa da. Bizitza zoriontsua du, semea bahitzen diotenera arte. FBIrekin batera, semearen bahitzaileak aurkitzeko ikertzen hasiko da. Bahitzaileekin harremanetan jarri eta bahisaria ordaintzeko prest dagoenean, baina, ezusteko batek bere bidea aldatzea eragingo du. Poliziaren metodoetatik aldenduta, Mullerrek semearen kasua telebistan salatzea erabakiko du.

Rescate, gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.