telebista
Gaur
Lau t'erdiko Olaizola II-Ezkurdia partida, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Bilbao Basket-Cai Zaragoza saskibaloi partida eta Atapuercako krosa ere zuzenean eskainiko dira.
-
Aimar Olaizola. Argazkia: EiTB
Donostiako Atano III.a pilotalekuan egongo da gaur arratsaldeko kirol arreta gunea, Aimar Olaizolak eta Joseba Ezkurdiak jokatuko duten Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako partida dela eta. Arratsaldeko bostetan hasiko den pilota emanaldiak beste bi norgehiagoka eskainiko ditu partida nagusiaren aurretik eta ondoren: Rico IV-Artola, Lau t'erdiko bigarren mailako finalerdia, eta Gorka-Zabaleta eta Jaka-Zubieta bikoteen artekoa. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
12:15ean, ohi denez, Endesa Ligako emankizuna izango da ETB1en eta eitb.eus-en. Bilbao Basketek Cai Zaragozaren aurka jokatuko duen neurketaren berri emango dute Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak.
Atletismoak osatuko du zuzeneko emanaldien eskaintza.12:50etik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en, Atapuercako krosaren berri emango du Juanan Legorburuk Xabier Leibar lagun duela.
16:00etako ETB1eko herri kirolen tartean, berriki Aian jokatutako bi proba izango dira ikusgai: idi-proben Aiako saria eta harri txikien Euskadiko txapelketa. Ibon Gaztañazpik egingo ditu esatari lanak, J.R. Iruretagoiena lagun duela.
Amaitzeko, ETB4n, 20:00etatik aurrera, pala eta zesta punta partida bana izango dira ikusgai: BBK Ligako Gaubeka-Larrinaga / Zubiri-Brefel eta Mexikoko sari nagusiko finala, Egiguren II-Arriola / Olha-Ituarte.