telebista
23:30ean
Alderdibitasunaren krisia, gaurko 'El Dilema' saioan
Horrez gain, Daniel Innerarity Filosofian doktorea elkarrizketatuko du Juan Carlos Etxeberriak.
-
Juan Carlos Etxebarria, 'El Dilema' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen 'El Dilema' saioan, alderdibitasunaren krisia eztabaidatuko dute. Azkenengo inkestek 2014ko Europako hauteskundeetan agertutako joera berretsi dute: Estatu mailan, alderdi tradizionalek indarra galduko lukete Podemos bezalako alderdi berrien aurrean.
Bestalde, Juan Carlos Etxeberriak Daniel Innerarity Filosofian doktorea elkarrizketatuko du. Horrez gain, Antonio Gutierrez Rubi (aholulari politikoa), Antonio Elorza (Zientzia Politikoetan katedraduna), Eduardo Maura (Ahal Dugu), Alvaro Barrios (Ikuneko koordinatzailea), Iñigo Bulliain (Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea), Lourdes Perez ('El Diario Vasco'ko zuzendariordea) eta Josean Izarra ('El Mundo') izango dira debatean.
'El Dilema' gaur eskainiko du ETB2k, 23:30ean.