telebista
Asteburu honetan
Loaren Unitatean emango du gaua 'Teknopolis'ek
A.E.
EiTB
Gauez jarraituz, Lumina Nocte argazkilaritza taldekoekin gauez argazkiak aterako ditu saioko lan-taldeak.
-
Iñaki Leturia. Argazkia: EiTB
Eguzkia ezkutatzen denean, iluntasuna jaun eta jabe egiten denean, gehienok lo egiten dugu. Bada, gauez zer gertatzen den ikusteko aukera izango duguaste honetako 'Teknopolis' saioan: gaupasa egingo dute. Loaren arazoak dituztenek Loaren Unitatera jotzen dute, eta han hasiko dute saioa: Mari Angeles Galardi, lo asko egin arren, nekatuta esnatzen da. Gaua Loaren Unitatean pasako du, monitorizatuta. Horrek bere nekearen zergatia erakutsiko digula espero du medikuak, Beñat Labeguerie Osakidetzako neurologoak.
Bien bitartean, Lumina Nocte argazkilaritza-taldekoekin gauez argazkiak aterako dituzte. Gaueko argazkilaritzaren tresneria eta teknikak ezagutuko dituzte.
Gaua animalia batzuen 'eguna' da. Basondon, animalia basatiak zaintzen dituzten lekuan, sartuko dira. Bertan, esna aurkituko dituzte ontza, azkonarra, azeria eta otsoa.
'Teknopolis' gaur izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta bihar, igandean, ETB2n, 09:30ean.
n.