telebista
22:30ean
'Un Golpe Maestro' filma, gaurko 'La Noche de...' saioan
A.H.
EITB
Programak, gainera, maila handiko protagonistak izango ditu: Robert De Niro, Edward Norton, Marlon Brando, Naomi Watts eta Lee Van Cleef, besteak beste.
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Un Golpe Maestro filma eskainiko du. Intrigaz eta suspensez beteriko pelikula da eta aktore zerrenda paregabeak parte hartzen du bertan: Robert De Niro, Edward Norton eta Marlon Brando. Frank Oz zinemagilearen eskutik, lapur profesional baten istorioan murgilduko dira ikus-entzuleak. Bere bizitzako kolpea emateko, beste lapur baten laguntza behar izango du protagonistak, eta urte luzeko ibilbide profesionalean beteriko arau garrantzitsuena urratuko du: bakarrik lan egitea. Felix Linaresek filmatzeko lanen inguruko datu interesgarriak emango ditu, pelikularen emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Naomi Watts aktorearen azken pelikularen estreinaldia hizpide hartuta, haren edertasunaren sekretuak aireratuko ditu 'La Noche de...' saioak, Los siete secretos de belleza de Naomi Watts atalean.
Horrez gain, gaurko saioak pelikula grabatu zutenean egindako hiru akats azalduko ditu, ikus-entzuleak barrez leherraraziko dituzten hiru akats, hain zuzen ere. Gazapos de película atalean izango da hori.
Amaitzeko, zinemaren gaiztorik gaiztoena gogoratuko du: Lee Van Cleef. Ona, itsusia eta gaiztoa filmaren protagonistak 171 pelikulatan parte hartu zuen bere ibilbidean, eta gaiztoaren papera egin zuen gehienetan. Hura hil zela 25. urte bete diren honetan, 'La Noche de...' saioak La muerte os sienta tan mal atala eskainiko dio.
'La Noche de... Un Golpe Maestro' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.