Itxi

telebista

22:30ean

Azpijokoz jositako 'El cuerpo' filma, gaur, 'La Noche de...'n

EiTB

Jesu Kristoren hilobiaren aurkikuntzaren inguruko film honetako protagonistak, Antonio Banderas, Olivia Williams eta John Shrapnel dira.

'La Noche de…' saioak El cuerpo izeneko filma estreinatuko du gaur gauean, ETB2n.  Jesu Kristoren hilobiaren aurkikuntzaren inguruko film honek, azpijoko eta misterioz jositako kontakizun batean murgiltzen gaitu. Aurkikuntza honek gizartean izango lukeen oihartzuna ikus ditzakegu film honetan, Jerusalemen egindako benetako aurkikunde bat oinarri gisa harturik. Honez gain, Félix Linaresek pelikulan parte hartzen duten aktoreen inguruko zehaztasunak kontatuko dizkigu. Hauen artean, Antonio Banderas, Olivia Williams eta John Shrapnel ditugu.

Bestalde, saioan, 2014ko aktorerik ederrena aukeratuko dute, urtean zehar arrakasta izugarria izan eta sari gehien jaso dituenen artean. Mister La Noche de…2014 atalean, aktoreak jasotako sariaren zergatiak ikusteko aukera izango dugu, bere bizitza profesionaleko unerik garrantzitsuenak nabarmenduz.

Indonesiako tsunamiaren hamargarren urteurrena bete den honetan, 'La Noche de...' saioak gertakari tragikoa gogora ekarriko du. Erreportaje berezi baten bitartez, tsunamiak Indonesian harrapatu zituen pertsona arrunt zein famatuez jardungo du Linaresek.

Bukatzeko, zineman,  ordenagailuak existitu aurretik nola moldatzen ziren azaltzen saiatuko dira saioan. Gaur egun, efektu berezi guztiak ordenagailuz daude eginda baina, iraganean, eskuz sortzen ziren efektu berezi guztiak. Bien arteko ezberdintasunak,  dragoien lanketaren bitartez azalduko dizkigu Félix Linaresek.

élix Linaresek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista