Itxi

telebista

Telebista

'Marchlands' telesail fantastikoa, gaur, Eguberri egunez, ETB2n

Hiru aro desberdinetan, baina etxe berean bizi izan diren hiru familiaren istorioak kontatzen ditu ekoizpen britainiarrak.

ETB2k gaur emitituko du Marchlands ekoizpen britainiarra. Minisailak garai desberdinetan (1968an, 1987an eta 2010ean), baina etxe berean bizi izan diren hiru familiaren istorioak kontatzen ditu.

Jamen Kentek zuzendu du bost ataleko telesaila, eta Alex Kingston, Dean Andrews, Denis Lawson, Jodie Whittaker eta Shelley Conn dira protagonistak.

1968, hasiera

Evelyn eta Robert Bowen, Paul semea eta Ruth erraina dira lehenengo etxetiarrak. Alice, Paulen eta Ruthen alaba, hilda agertzen da egoera misteriotsuan, etxe ondoko laku batean. Gertaeraren ondorioz, Ruth goibeldu egiten da eta bere senarrarengandik aldentzen hasten da.

1987, naturaz gaindiko garaia

Etxean Helen eta Eddie Maynard bizi dira, Scott eta Amy seme-alabekin batera. Amy irudimen handiko neska da, eta Alice lagun asmatuarekin jolasten da sarritan. Amyren istorioak gero eta arraroagoak dira, eta Helen eta Eddie arduratzen hasten dira, batez ere, Amyk kontatzen dienean bere laguna, Alice, hilda dagoela. Gainera, gauza arraroak gertatzen hasten dira Maynardtarren etxean.

2010, sekretuak

Mark eta Nisha etxera aldatu berri dira, itxaroten ari diren umetxoari ongietorria emateko. Nisha logelak berritzen hasten da, eta Alice izeneko neskatxa baten gauzak aurkitzen ditu. Haurraren bizitza ikertzen hasten da, eta ohartu gabe, Marken hainbat sekreturekin egiten du topo.

Marchlands sekretuz beteriko telesaila da, eta Eguberri egunez izango da ikusgai ETB2n, arratsaldeko 15:50ean.