Itxi

telebista

Gaur, 22:25ean

Anne Igartiburu, Hilario Arbelaitz eta Bernardo Atxaga, gaur, ETB1en

A.H.

EITB

'Euskaldunak' saioak herri txiki bateko aparteko etxe batean bilduko ditu hiru euskaldunak, euren bizitzaz, lanaz eta mundua ikusteko eraz solasean.

0:39

Anne Igartiburu, Hilario Arbelaitz eta Bernardo Atxaga ETB1ek gaur estreinatuko duen 'Euskaldunak' saioan bilduko dira, euren bizitzaz, lanaz eta mundua ikusteko eraz solasean. Hiru euskaldunek arrakasta handia lortu dute, bakoitzak bere alorrean, eta euren bizitza pertsonalean diren moduan aurkezteko asmoarekin bilduko dira, lagunarteko hitzordua izango balitz moduan.

Horretarako, herri txiki menditsu batean, aparteko etxe batean, elkartuko dira, bertako gozoak eta edertasunak bilduta, barruak askatuko dituztelakoan. Litekeena da hiru protagonistek elkarren berri izatea, baina ez dira aurretik hirurak batera egon sekula. Lehenengoz izango duten hitzordu horretan, bakoitzaren alde pertsonalena aireratuko dute, asteartean, 22:25etik aurrera ETB1en.

Hiru protagonistak

-Anne Igartiburu Elorriokoa da, eta mila eta bat ofizio eta lekutan ibili ostean, Espainiako Telebistan famatu da informazio arrosa darabilen saio ospetsu batean.

-Hilario Arbelaitz oiartzuarra, Zuberoa jatetxeko bihotz eta arima da, Euskal Sukaldaritza Berri deitu izan den horren aurpegi ezagunetatakoa.

-Joxe Irazu asteasuarra da, baina ezagunago egingo zaigu Bernardo Atxaga izenarekin edo bere liburu arrakastatsuetatik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea