telebista
Silvia Intxaurrondorekin
Euskadin mehatxu jihadistarik dugun aztertuko du gaur 'PFV' saioak
EITB
Saioak, gainera, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Pedro Subijana sukaldaria izango ditu gonbidatu. Sukaldariak 2015eko Urrezko Danborra jasoko du.
Silvia Intxaurrondok aurkezten duen 'Por Fin Viernes' saioak Parisko atentatuen ostean sortu diren hainbat zalantza eta beldurri erantzuna emango die. Ba al dago Euskadin mehatxu jihadistarik? Euskadiko meskitak jihaderako kideak lortzeko tokiak al dira?
Silvia Intxaurrondo Sirian hildako Redouan Bensbih jihadistak maiztasun handiz bisitatzen zuen Barakaldoko meskitan izan da. Horrez gain, Juan Rado, zerbitzu sekretuetako agente ohia eta Espainiako Armadako komandante ohia, 'PFV' saioko platoan egongo da, Euskadin eraso jihadistarik jasateko arrisku maila nolakoa den azaltzeko.
Bestalde, San Sebastian eguna aurreratzeko helburuarekin, bi gonbidatu izango ditu saioak: Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Pedro Subijana sukaldaria (2015eko Urrezko Danborra jasoko du). San Sebastian egunaren inguruan hitz egiteaz gain, egun-eguneko gai politikoen inguruan arituko da Donostiako alkatea, besteak beste, ezker abertzaleko abokatuen kontrako polizia-operazioaz eta Auzitegi Gorenaren azken erabakiaz.
'Por Fin, Viernes' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
aurrera, ETB2n.