Itxi

telebista

2. atala

Ziortza, 'El Conquis 11' abenturari agur esan dion lehen lehiakidea

Burua gora agurtu du berangoztarrak abentura, Ainhoarekin 40 minutuz sokan gora aritu ondoren eta bukaeran amildegira jauzi eginda.

Printzipioei eusteak ondorio latzak ekarri dizkio Ziortzari, baina, burua gora agurtu du abentura. David Secok gauzak erraztu egin nahi zizkion Andrea lehiara bidalita; izan ere, immunitate jokoan jasotako jipoiak jota utzi zuen Andrea.

Bestalde, emakume indartsuenak lehian jarrita hastea erabaki zuen Manu Maritxalarrek, eta, ondorioz, Ainhoa ere borrokan aritzeko izendatu zuen. Biderik zailena hautatu zuen Ziortzak, bere printzipioei jarraituta Andrearekin ez zuelako lehiatu nahi izan.

Ainhoa, kasta handiko lehiakidea

Putreen lekuko kanoi izugarriak altura handiko lehiarekin hartu zituen parte-hartzaileak eta haien laguntzaileak. Sokan gora aritu behar izan zuten, 40 metroan, azkenean amildegira jauzi egiteko.

Probak argi utzi zituen kontuak. Janainaren aupada etengabeak lagun, kasta handiko lehiakidea zela erakutsi zuen Ainhoak. Nagorek Ziortza animatzeko Nagorek egindako ahaleginak, berriz, alferrikakoak izan ziren; izan ere, Ziortza hamar metrora gelditu zen, Ainhoari garaipena eskura jarrita. Errioxan bizi den oñatiarrak pauso bat bakarrik eman behar izan zuen eta amildegira jauzi egin, eta halaxe egin zuen.

El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren 11. edizio honi aurre egiteko bultzada jaso zuen Ainhoak; izan ere, aurretik abentura asko dago oraindik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea