Itxi

telebista

23:30ean

'El Impostor' saioak Andoni Agirregomezkorta izango du gonbidatu

A.E.

EiTB

Andoni Irunen izango da Gurruchaga Valdés familiarekin bizitzeko. Gurasoak eta hiru alabek osatzen dute familia.

Gaur gauean, 23:30ean, ETB2k 'El Impostor' berezia eskainiko du, umorea ardatz dela. Gonbidatua Andoni Agirregomezkorta izango da, 'Vaya Semanita' eta 'Euskadi Movie' saioetako aktore ezaguna.

Oraingo honetan, Irunen izango da Andoni, Gurruchaga Valdes familiarekin pare bat egun bizi eta ea gezurretan nor harrapatzen duen ikusteko. Gurasoek eta hiru alabek osatzen dute familia. Saio berezi honetan, besteak beste, dantza emanaldiak eta aitaren eskutik karate erakustaldia ikusiko ditugu.